Gas-argiztapen

Redruth-eko Murdoch etxea, gas-argiztapena izan zuen lehen etxea.
Murdoch etxeko horman kokatutako plaka.
Oinezkoak liluratu egiten dira gas-argiztapen berriarekin (Londres, 1809)
Lehen gas-argien arriskuak erakusten dituen kartel satirikoa (Londres, 1813).

Gas-argiztapena hidrogenoa, metanoa, propanoa, butanoa, azetilenoa edo etilenoa bezalako erregai gaseoso batetik argiztapena lortzeko erabiltzen den teknologia da.

Elektrizitatearen aurretik, gas-argiztapena nahiko sistema zabala eta merke bihurtu zen publiko orokorraren erabilera ahalbidetzeko. Gas-argiztapena 1800. urteaz geroztik hiri eta auzoak argiztatzeko bide ezagunena izan zen. Hasieran, gas lanparak eskuz piztu behar ziren, baina urte batzuk igaro ondoren lanparak bere burua pizteko gai izan ziren.

Gaur egun, gas-argia kanpinetarako bakarrik erabiltzen da; bertan, hidrokarburo erregaiaren energia dentsitate altuak, edukiontzien izaera modularrarekin konbinatuta, iraupen luzeko argia, merke eta ekipamendu konplexurik gabe, ekoizteko aukera ematen du.


Developed by StudentB